Pentagrama

Pentagrama

2010/11/24

OPERAREN PRESTAKUNTZA

Azaroaren 22an, opera bat nola prestatzen zuten ikustera joan ginen. Il Corsario opera
Euskalduna jauregian, gauza asko ikusi genituen: Lehenengoz, entsegu gela eta makilatzen diren kamerinoak ikusi genituen. Gero, bakarlarien kamerinoetan egon ginen, (bakarlari bakoitzak kamerino bana du, konzentrazio gehiago behar dutelako). Eta azkenik, eszenatokia atzetik ikusi genuen; oso handia zen eta gainera teknikoak atrezzoa eta dekoratuak ipintzen ikusi genituen.
Opera batean, pertsona asko lan egiten dute: makiladoreak, teknikoak, ile apaintzaileak, jostunak, regidoreak...
Asko gustatu zitzaigun eta berriz ikusi nahi izango genuke.
http://www.youtube.com/watch?v=vN2L3F7croA&feature=related

OPERAREN PRESTAKUNTZA 2

Azaroaren 17an O.L.B.E-ko kide bat etorri zen eskolara opera bat nola prestatzen zen eta zenbat pertsona behar ziren azaltzeko. Lehenengoz ordenagailuan bideo bat ipini zuen. Bideo horretan bi gai nagusi zeuden: eserlekutik ikusten dena eta eszenatoki atzean dagoena.

Eserlekutik ikusten duguna bakarlariak, koroa, atrezzoa, dantzariak, figuranteak(ez dute abesten) eta dekoratua.

Baina eszenatoki atzean dagoena ere oso garrantzitsua da:

. Regidoreen funtzioa pertsonaiak deitzea da (adibidez: Ding Dang Dong Dong Dang Ding koro a escena).
. Ile-apaintzaileek ile-ordea ipini behar diete marrazkietan dauden moduan.
. Kamerinoetan nola makillatzen jakiteko marrazki asko kokatzen dituzte bakoitza pertsonaia batekin eta marrazkietan begi bat itxitarekin eta bestea zabalik ateratzen dira nola egin behar den jakiteko.
. Jostunak momentu guztietan badaude josten, trajeak operarekin batera joaten direlako: Madrilen izan bada opera eta gero Bilbon egiten bada traje berberak izan behar dira, horregatik sastreek arreglo asko egin behar dute ( bat lodia, bestea argala) eta horregatik momentu guztietan josten egon behar dira.

Prestakuntza hori : Il Corsario-ren opera zen eta operaren pixka bat ikusi ginen OLBE-aren laguntzailaren bideoarekin.

http://www.youtube.com/watch?v=_FBP02lbr6c&feature=related